“Izan bidea” dinamika bost mendi tontor igoaz osatuko da Oñatin, maiatzaren 8an

2021/04/28
Egun berean Euskal Herriko 650 tontor igotzeko erronka bete nahi du SAREk

  Iazko urrirako iragarri baina eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi zen Euskal Herriko tontorren igoera jendetsuaren ekimena berreskuratu du SAREk, maiatzaren 8rako. Eta orduan bezala, oraingoan ere 650 tontor igotzeko erronka bota zaio euskal gizarteari. Mendi tontorretan presoak etxera itzultzeko bidearen hasiera aldarrikatuko da, helburu hori lortzeko, urruntze-politika bertan behera utzi eta preso guztiei gradu-progresioa aplikatzea ezinbestekoa dela azalduz.

  Mendietara igotzeko ekimen hau Izan Bidea dinamikaren baitan kokatzen da. Orain urtebete abiatu zen dinamikan kasik milioi bat Km bete dira, hasieran iragarri ziren 3.127.326 kilometroetatik. Euskal Herrian bizi garen herritar beste Km egitea da Izan bidearen xedea.

  Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko erronka kolektiboa herririk herri antolatzen ari da eta Oñatiko taldeak herriko bost  tontorretara igotzeko gonbidapena zabaldu du: Orkatzategi, Andarto, Gorgomendi, Artzanburu eta Arranoaitz. Bakoitzak bere martxan egingo du tontorrerainoko bidea eta asmoa, 11:30tan bost tontorretan talde argazkiak ateratzea da.

Iturria: Oñati Irratia