“Gure Begirada” lehiaketaren lehen fasea osatzen ari dira gaur

2020/10/30
Card image cap
ONCEk eta Mondragon Team Academyk antolatu dute, Enpresagintza Fakultatea eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan

  Ikusmen urritasuna duten pertsonen erronkei aurre egiteko lehiaketa da Gure begirada. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago eta parte-hartzaileek proposatutako hiru erronketako bat hautatu eta horri aurre egiteko lana osatu beharko dute, taldeka. Nola hobetu garraio publikoaren irisgarritasuna; nola hobetu txandak ematen dituzten ikusizko pantaila informatiboen irisgarritasuna; eta mugikorrerako guztiz irisgarria izan beharko duen bideojoko bat sortzea dira aukeran dauden hiru erronkak.

  Hodeiertzari begirada lehiaketaren lehen fasea osatzen ari dira gaur. Osatu diren lan taldeak elkar ezagutu dira lehenik eta landuko duten arazoa aukeratu dute. Erronka gainditzeko ideia desberdinak pentsatu eta irtenbidearen ideazioa borobildu beharko dute 22:00ak bitartean. Taldeak telematikoki ari dira lanean.

  Hamabost egun barru, azaroaren 13 eta 14an, Begirada enfokatua fasea osatuko da Bilbon. Negozio eredua eta proiektuaren prototipoa garatu eta epaimahaiaren aurrean egingo duten aurkezpena prestatu beharko dute.

  Ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna hobetzea helburu duen Gure begirada lehiaketak hiru sari banatuko ditu: 1000, 500 eta 300 euro. Gainera, erronka esparru bakoitzean aurkezten diren proiektu onenak abiatu eta gauzatu ahal izateko laguntzak emango dira.

  ONCEk eta Mondragon Team Academyk elkarrekin antolatu duten lehiaketa honetan Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza-unitatea eta  Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Saila lankide dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!