Oñatiko udala

2019ko udal aurrekontuak proposatu eta onartuko dira arratsaldeko Osoko Bilkuran

2018/12/05
Card image cap
Bilera, 18:00tan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da, irratiz

  Udal gobernu taldeak 22 milioi euro pasako aurrekontua osatu du 2019rako, aurtengoa baino ia % 18 handiagoa. Inbertsioen atalean jaso diren egitasmo nagusiak, Kiroldegiaren eraberritzea eta Olaitturriko proiektua dira. Bi egitasmo horietarako 3 milioi eta erdi euro bideratzea proposatu zuen gobernu taldeak. Baina gastu horri aurre egiteko udalaren egoera ekonomikoa sendoa dela azpimarratuz.

  EAJk bere aldetik hainbat proposamen egin ditu aurrekontuetan txertatu daitezen, batzuk onartu direla badakigu, baina horrek jeltzaleen eskaerak asetuko ote dituen arratsaldeko eztabaidan argituko da. Hala bada, EAJk, gobernu taldearen aurrekontu proposamena babestu dezake. Baina esan bezala, hori, arratsaldeko Osoko Bilkuran zehar jakingo da eta herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute, bilkura, zuzenean emango baita irratiz. Batzarra 18:00tan hasiko da eta Oñati Irratiaren emanaldia ere ordu horretan hasiko da (FM 107.4).

  Baina udal aurrekontuetan ez da gaurko Osoko Bilkuran jorratuko den gai bakarra, 17 puntuko lan zerrenda osatu baita. Kiroldegiko obraren batzorde berezia sortzea eta euskarari dagokionean, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren eta honen zati den Erabilera planaren dokumentuak onartzea proposatuko da. Azaroaren 25aren inguruan adierazpen instituzionala ere onartuko da gaurko bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!