2014ko udal aurrekontuak lantzeko parte hartze prozesuaren baitan, herritarren ekarpenak jasotzeko galdetegia zabalduko da etxe denetara.

2013/10/31
Card image cap
Udal gobernu taldeak, galdetegia betetzera animatzen ditu herritarrak.

  Astelehenean amaitu ziren 2011-2013 urteetako balantzea egiteko antolatu ziren bilera irekiak eta hurrengo urratsa, 2013-2015 epealdirako proposamenen lanketa izango da. Azaroaren 18ra arte luzatuko den fase honetan herritarren ekarpenak jasok dira. Horretarako bide ezberdinak jorratuko dira. Talde eta gizarte eragileen ekarpenak jasoko dira baina herritarren proposamenak ere ezagutu nahi dira eta horretarako, galdeketa triptikoa gertatu du gobernu taldeak.
Galdeketan, enpleguaz, etxebizitzaz, osasunaz, mugikortasunaz, kirolaz, euskaraz, hondakinez eta udalak konpetentzia duen beste hainbat arloz galdetzen da, herritarrek beren proposamenak egin ditzaten.

  Datozen egunotan etxe denetara banatuko diren triptiko hauek betetzera animatu nahi ditu herritarrak udal gobernu taldeak. Triptikoak beteta, udal eraikinetan jarriko diren kutxetan utzi ahal izango dira.

  Herritarren ekintza proposamen guztiak jasota, azaroaren 23an, hauen inguruko eztabaida eta lehenespena egingo da. Modu eta leku berezian egingo da hori ere. Plaza bihurtuko baita eztabaida leku. Eguraldia lagun, udaletxe aurrealdean mahaiak eta aulkiak jarriko dira herritarren aurrekontu tailerra bertan eginez. Baina horretarako, proposamen eta ekarpenak behar dira eta horiek zehazteko galdeketa da orain etxeetara banatuko dena.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!