200.000 euroko dohaintza egingo du NATRAk Covid-19aren kontrako prebentzio neurriak hartzeko

2020/04/01
Card image cap
Arrasateko San Juan de Dios ospitalea eta hainbat gobernuz kanpoko erakundeen artean banatuko da dirua

  Covid-19az kutsatutako gaixoei arreta ematen dieten hainbat GKEk eta Arrasateko San Juan de Dios ospitaleak jasoko dute Natra enpresaren dohaintza, beraien egunerokoan gaitzari aurre egiteko behar dituzten bitartekoak eskuratzeko. Horrela, txokolate arloko multinazionalak, Koronabirusaren kontrako borrokan bere aletxoa jarri nahi du.

  200.000 euroko dohaintza egingo du Natrak. 50.000 euro eskualdean geratuko dira, Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikora zuzenduko baitira. Konkretuki, ospitaleko larrialdi zerbitzura bideratuko da laguntza, dituen baliabideak gehitu ditzan.

  Beste 75.000 eurona emango zaizkie Mensajeros de la Paz eta eta Medicos del Mundo G.K.Eei. Mensajeros de la Paz elkarteak hainbat zahar egoitzatan lan egiten du baita egoitzetatik kanpo ere kolektibo zaurgarrienekin. Natraren dohaintza estatuko zaharren egoitza ezberdinetan koronabirus gaitzari aurre egiteko neurriak hartzera bideratuko da, oso-osorik.

  Medicos del Mundo GKEk berriz, Covid-19 emergentzia plana abiatu zuen martxoren 18an eta hartara bideratuko da Natraren dohaintza. Dirua, Bilbo eta Valentziako ordezkaritzetara bidaliko da, helburu bikoitzarekin: Covid-19aren kontra babesteko neurrien inguruan bereziki zaurgarriak diren kolektiboak sentsibilizatzeko eta pertsona horien osasun arreta hobetzeko.

  Natra enpresak gizartearekiko eta bizi dugun osasun egoera larri honi aurre egiteko beharrarekiko duen konpromisoa azaltzen du 200.000 euroko dohaintza eginez. Natrak 950 langile baino gehiago ditu estatua, Belgika, Frantzia eta Kanadan dituen sei ekoizpen plantetan. Horietako bat, dakizuenez, Oñatin bertan dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!