14 saltzailerekin eta ohiko segurtasun baldintzetan egingo da biharko azoka

2020/04/10
Card image cap
Kiroldegiko kantxa urdinean egingo da

  Zapatu Santu egunez, apirilak 11, azoka izango zela iragarri zen pasa den astean eta hala egingo da bihar, Zubikoako kantxa urdinean. Pasa den asteko 14 saltzaileak etorriko dira: Cruz eta Vesga fruta saltzaileak, Morillo bakailao-saltzailea, Calvo pasta saltzailea, Ortega kontserben saltzailea, ogi ekologikoa egiten duen Naiara Uriarte, Maialen Madina, Jose Mari Lizarralde eta Josu Iñarra gazta ekoizleak, Fernandez de Barrena patata saltzailea eta barazkiak ekoizten dituzte Gaizka Olabarrieta, Urbieta eta Ortuzabala taldekoak izango dira biharko azokan, postu banarekin.

  Azoka 8:00tan irekiko da eta 13:30tan itxiko da, 14:00etarako herritar guztiek kanpoan egon beharko dute.

  Herriko lehen sektoreari lagundu eta tokian tokiko eta garaian garaiko produktuen sustapen politikarekin aurrera jarraitzen du Udalak larunbatetako azoka hitzorduari eutsiz. Bizi dugun alarma egoerak eskatzen dituen higiene eta segurtasun neurrietara egokituta, Zubikoako kiroldegira aldatu zen eta saltzaile kopurua eta aldi berean erosten ari diren bezeroen kopurua mugatu zuen.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!