14 saltzaile izango dira biharko azokan, aurreko astean bezala

2020/04/03
Card image cap
Kiroldegiko kantxa urdinean egingo da ia ohiko bihurtu diren baldintza berberetan

  Zubikoako kantxa urdinean egingo da azoka, azken bi asteetan bezala. Azoka 8:00tan irekiko da eta 13:30tan itxiko da, 14:00etarako herritar guztiek kanpoan egon beharko dute.

  14 saltzaile izango dira azokan, pasa den asteko kopurua mantenduz: Cruz eta Vesga fruta saltzaileak, Morillo bakailao-saltzailea, Calvo pasta saltzailea, Ortega kontserben saltzailea, ogi ekologikoa egiten duen Naiara Uriarte, Maialen Madina, Josemari Lizarraldeeta Josu Iñarra gazta ekoizleak, Fernandez de Barrena patata saltzailea eta barazkiak ekoizten dituzte Gaizka Olabarrieta, Urbieta eta Ortuzabala taldekoak izango dira biharko azokan, postu banarekin.

  Zubikoako kantxa urdinean egingo den asteko azokak sarrera bakarra izango du eta irteera ere berezituta egongo da. Bihar bezala, datorren astean ere, zapatu Santu egunez, berdura azoka egingo da kiroldegian.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!