1360 euro batu ziren Oñatin Gipuzkoako gaixoek Lourdesa egingo duten peregrinaziorako postulazioan

2016/04/26
Card image cap
Antolatzaileek publikoki eskertu nahi dute herritarren esku zabaltasuna

  Lourdeseko erromesaldia maiatzaren 13tik 16ra izango da. Joan nahi duten herriko gaixoen izenak jaso dira baina oraindik zehazteke dago zenbat eta nortzuk bidaiatuko duten. Plazak mugatuak direnez, hartaz arduratzen den mediku eta adituen taldeak egiten duen balorazioaren zain daude. Azken orduko aldaketarik ez badago, laguntzen joango direnen kopurua bai zehatza da jada. Oñatitik, 9 laguntzaile joango dira. Bidaian, herriko gaixoen kargu ez ezik, Arrasatetik, Aita Mennitik doazenena ere hartzen dute, autobus berean Arrasate, Bergara eta Oñatiko lagunak joaten baitira.

  Urtero, 7-8 bat oñatiar izaten dira gaixoen erromesaldi honetan parte hartzen dutenak. Lehentasuna, aurreko urteetan joan ez diren gaixoek izango dute, izan ere, plazak mugatuak baitira, Gipuzkoa osotik 300 lagun dira gaixoen erromesaldian parte hartzen dutenak. Gaixoei, ahal duten neurrian, bidaiaren zati bat, kuota sinboliko bat ordaintzea eskatzen zaie, baina baliabide ekonomikoak ez dira parte hartzeko muga izaten, enpresa, erakunde eta herritarrei, diru laguntza eskatzen baitzaie. Hala, hile hasieran,, diru batzea egin zen gurean. Apirilaren 2 eta 3ko asteburuan, eliza atarietan Lourdeserako postulazioa egin zen eta 1360 euro bildu ziren. Antolatzaileek, herritarrek, beste behin, emandako erantzun ona eta babesa eskertzen dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!