13 txakur eta 12 artzain domekako Nazioarteko artzain txakur txapelketan

2011/09/23
Aurtengo berritasuna, zapatu iluntzean plazan egingo den aurkezpen ekitaldia da. Bestalde, domeka goizean pintura ageriko lehiaketa egingo dute eta 19:00etan, Gerra Zibileko omenaldia eta dokumentala Santa Anan.

Domekako 52. artzain txakur txapelketan 13 txakur ibiliko dira 12 artzainen esanetan. Ikuskizun handia, Santa Lutziako zelaian izango da, domekan, 10:30etik aurrera. 2009an proba moduan egin zen bi ariketa konbinatuko eredua finkatu da jada. Eta hala errepikatuko da domekan.

Txapelketa hori indartu guran, aurten berria den hitzordua antolatu dute antolatzaileek: domekan txapelketan parte hartuko duten txakurren aurkezpena egingo dute zapatu iluntzan, 20:30ean, herriko plazan.

Ageriko pintura lehiaketa eta Gerra Zibileko dokumentala

Bestalde, domeka goizean zehar, ageriko IX. margo lehiaketa egingo dute. Sari banaketa 14:30ean izango da kultura etxean.

Eta arratsaldean, Gerra Zibileko omenaldia eta dokumentala egingo dute, 19:00etan, Santa Anan.