12 lagunek parte hartuko dute BiziPoz zahartze aktiborako egitasmoan

2016/02/26
Card image cap
Oraindik izena eman daiteke

  55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako formakuntza programa berezia da BiziPoz. Partaideek astean behin, asteartetan, gizartea eta osasunaren inguruko bi orduko saio praktiko eta dinamikoa izango dute. Adituak joango zaizkie eta ikasitakoa praktikan jartzeko dinamikak landuko dituzte. Hala, herrirako interesgarriak diren proiektu sozialak azalduko zaizkie eta tutoreen laguntzaz horiek landu eta ekimen berriak sortu eta aurrera eramaten saiatuko dira, beti ere, duten jakituria eta esperientzia aprobetxatuz. Programan zehar parte hartzaileek lan autogestionatua, lidergoa, sormena, ekimena edota ikuspuntu orokor mailako trebakuntzak landuko dituzte.

  12 lagun dira dagoeneko egitasmoa parte hartzeko izena eman dutenak. Baina hasi, asteartean hasiko denez, astelehenera arte izen gehiago hartuko dituztela adierazi dute antolatzaileek. Astelehenean bertan gainera, partaide bakoitzarekin elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte. Ordu laurdeneko saiotxoak izango dira, partaideak pitin bat ezagutu, duten asmo eta motibazioa ikusi eta izan ditzazketen lan proiektuak jasotzeko. Gaur, egunean zehar aritu dira elkarrizketa horietarako hitzorduak finkatzen.

  BiziPoz egitasmoa, martxoko eta apirileko asteartetan gauzatukoa da, 15.00tatik 17.00ra, Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria aretoan. Lehenengo egunean elkar ezagutzeko dinamikak egingo dira. Gogoratu, inork interesik badu, oraindik izena eman dezakeela honako telefono zenbakira deituta: 638 51 69 73 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!