Oñatiko udala

4. fasea: BOZKATZEA ETA ERABAKITZEA

Bozketa fasean, bukaerara arte iritsi diren proposamen guztien artean, herritar bakoitzak (aurreko faseetan parte hartu badu ala ez) 600.000 €-ak zein proiektuetara bideratu bozkatzeko aukera du.

Boto gehien jasotzen dituzten proiektuak (beti ere 600.000 €-ak agortu arte) 2026 eta 2027 urteetako udal aurrekontuetan txertatuko dira.

BOZKATZEKO EPEA:

Bozkatzeko epea, 2026ko urtarrilaren 12tik 30era (biak barne) luzatuko da.

BOZKATZEKO BALDINTZAK:

Oñatin erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritar orok hartu dezake parte. Beti ere, urtarrilaren 12an 16 urteak beteak baldin baditu.

Bozkatzeko, datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN/AIZ eta jaiotze-data) jartzea ezinbestekoa izango da, datuak udal erroldarekin kontrastatu eta pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatzen duela bermatzeko (online edo boto-paper bidez).

NOLA BOZKATU:

Proiektu guztien artean 7 aukeratu behar dira, nahitaez, bozka baliagarri izatea. 
Gutxiagoa edo gehiago aukeratuz gero, bozkak ez du baliorik izango. 

PROIEKTUAK KONTSULTATZEKO ETA BOZKATZEKO BIDEAK:

  1. Online: udal webgunearen bidez, galdetegia beteta.
  2. Postontzietan: etxe guztietara banatu den eskuorria bete eta udal eraikin publikoetan eta bestelako ohiko tokietan egongo diren
    postontzietan utzita (Udaletxea-HAZ, Kultur Etxea, Kiroldegia, Gaztelekua, Gizarte Zerbitzuak, Pake Leku, Eltzia, etab.). Eskuorri gehiago
    eskura postontzien alboan.
  3. Informazio puntuak: herriko hainbat puntutan informazioa eskuratzeko eta bozkatzeko mahaiak egongo dira.
  4. Aurretiazko hitzordua: bozka-orria betetzen laguntza jaso nahi duenarentzat.

 

Proposamenak bozkatzeko epea amaitutakoan, zenbaketa egingo da, eta ahalik eta azkarren, emaitzen aurkezpen publikoa egingo da.

Informazio gehiago: 943780411 (126 luz.) / 688 679 460 / partaidetza@onati.eus