3. fasea: BALORATZEA
Proposamenak baloratzea udal barnean egingo den ariketa da, bi urratsetan.
Ordezkari politikoek lehen balorazio bat egin dute, adostasun politikoz aurretiaz zehaztu diren irizpideak betetzen ez dituzten proposamenak erretiratu edo baztertuz.
Balorazio politikoa urriko lehen astean egin da, leheneste fasearen aurretik.
Behin herritarrek proposamenak lehenetsita, aurrera egiten duten proposamenak teknikarien eskuetara pasa dira eta udaleko sail bakoitzak bere arloko proposamenen bideragarritasuna baloratzeko tartea hartuko du azaroan zehar.
Proposamenak kanporatzeko irizpideak:
Aurrez zehaztutako irizpideen arabera egin da.
Kanpoan utzitako proposamenen arrazoiak eta onartutako proposamen guztien balorazioak publikoa dira. Dokumentuen atalean dago ikusgai.
Bideragarritasun teknikoa
Herritarrek lehenetsitako 50 proposamenak baloratu eta hauen bideragarritasun tekniko, juridiko eta ekonomikoa aztertuko da.