1. fasea: PROPOSAMENAK EGITEA
Herrian sumatzen dituzun beharrak kontuan hartu eta nahi beste proposamen egin ditzakezu lehen fase honetan.
Proposamenak jasotzeko epea: irailaren 8tik 28ra.
Bide hauek erabil daitezke:
[1] Online:
Udal webgunearen bidez, FORMULARIOA beteta.
[2] Postontziak:
Etxean jaso duzun eskuorrian proposamena idatzi eta, ondoren, udal eraikin publikoetan eta ohiko tokietan jarriko diren kutxetan sar ezazu.
Kutxen ondoan eskuorri gehiago eskuragarri izango dituzu.
Informatzeko bideak:
Informazio puntuak:
Proposamenak jasotzeko epean, informazioa eskuratzeko mahaiak jarriko ditugu herriko hainbat puntutan. Bertan, proposamenak egin ahal izango dituzu.
Prozesuari buruzko informazio eguneratua jasotzeko jarrai iezaguzu Telegram/Whatsapp kanalean edo, nahiago baduzu, eman zure posta elektronikoaren helbidea partaidetza@onati.eus-era idatzita.
Aurretiazko hitzordua:
Proposamenak betetzen laguntza jaso nahi baduzu, aurretiazko hitzordua eska dezakezu Udalean.
Baldintzak:
Proposamenak aintzat hartzeko bete beharreko baldintzak hauek dira:
- Udalaren eskumenekoa
- Bi urtean exekutagarria
- Interes orokorrekoa
- Teknikoki bideragarria
- Gehinenezko gastua 225.000 €koa baino txikiagoa
- Aurrez planifikatu gabea
- Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea
- Zehatza eta propositiboa
- Baliabide zehatzei lotu gabea (enpresa edo pertsona jakinak)
Emaitzak:
Urriaren hasieran argitaratuko ditugu.