Emaitzak

BOZKETAREN EMAITZAK

Herritarrekin partaidetzazko aurrekontuak aukeratzeko prozesuak 2018ko maiatzean hasi eta urte amaierararte iraun du, hainbat fase igaroz: proposamenak egitea, hauek lehenestea, baloratzea eta azkenik bozketa.

Bozketaren emaitza 16 proposamenen zerrenda izan da, 2019 eta 2020 urteetan garatzeko proiektuak biltzen dituena, guztira 500.000 euroko aurrekontuarekin.

Honenbestez, behin egitasmo honetarako 2019ko aurrekontuetan 250.000€ko partida onartuta, geratzen zen azken pausoa zerrenda honetatik exekutatuko diren proiektuak aukeratzea izan da. Hautaketa egiteko irizpidea boto gehien lortutako proposamenak lehenestea izan da, eta era berean 250.000€ partidaren kopurura ahalik eta gehien hurbiltzea.

Hasierako akordio politikoan 80.000 eta 120.000€ bitarteko bi proposamenek aurrera egingo zutela adostu zenez, erabilera publikoko 2 komun egin eta haurren parke bat estaliko dira. Ondorioz, hortik aurrera 80.000€tik gorako proposamenak aurrekontuetatik kanpo geratu dira.

Partaidetzako aurrekontuak prozesuan aukeratu ziren 16 proposamenetik 5 gauzatuko dira 2019a (letra lodiz)

 

ZENB. PROPOSAMENA BOZKA
KOPURUA
AURREKONTUA BOZKAK %

5

(2019
urtean
exekutatu)

Erabilera publikoko komun irisgarriak jartzea,
San Pedro-Madalena (139) / Olabarrieta-Asentzio (319).
1003 110.000 € % 97,8

8

(2020)

Haurren jolas parke bat estaltzea. Ugarkalde (204) 486 118.000 € % 47,1

6

(2019
urtean
exekutatu)

Bizikletentzako aparkaleku estaliak ipintzea ikastetxe eta ekipamendu publikoen inguruetan: Kiroldegia-Txantxiku Ikastola, Kultur Etxea, Errekalde Herri Eskola, Benediktinak Elkar Hezi – Azkoagain (4 guztira). 433 60.000 € % 42,0

32

(2019
urtean
exekutatu)

Bide segurtasuna hobetzeko zebrabideak argitzea. 433 20.000 € % 42,0

35

(2019)
urtean
exekutatu)

Herriko hainbat puntutan hondakinak gaika botatzeko launakako zakarrontziak jartzea: Foruen Enparantza, Kalegoiena, Unibertsitate zaharra, Kala Zaharra, Kale Barria, Santa Marina, Errementari plaza, Santa Ana. 416 13.500 € % 40,3

4

(2020)

Herriko hainbat tokitan banku edo eserleku gehiago jartzea. 359 14.000 € % 34,8

29

(2020)

Zaborra lurrera ez botatzeko kontzientziazio kanpaina bat egitea  306 5.000 € % 29,7

9

(2019)
urtean
exekutatu)

Olakua auzoko kirol pista edo kantxa hobetzea: margotu, sareak berritu eta eremua argiztatu. 304 47.000 € % 29,5

10

(2020)

Herrigunean altuera txikiko rokodromo bat eraikitzeko pareta bat gaitzea, adin eta maila ezberdinetarako aproposa. 293 2.000 €    % 28,4

14

(2020)

Urdandietako udal ur depositurako baso bidean dagoen lur jausia konpontzea. 273 7.000 €    % 26,5

33

(2020)

Igotzeko eta oreka mantentzeko jolasekin gune bat hornitzea (sokak, sareak, etab) 6 eta 14 urte bitartekoentzako. 249 60.000 € % 24,1

30

(2020)

Kartelak, pankartak edo pintadak horretarako egokitutako tokietatik kanpo ez egin edota jartzeko sentsibilizazio kanpaina bat egitea. 236 5.000 €    % 22,9

17

(2020)

Adineko pertsonen erorketen prebentziorako eta gaitasun fisikoaren mantentzerako jarduerak garatzeko espazio bat egokitzea. 233 6.500 €    % 22,6

2

(2020)

“Emakumeen Etxea” martxan jartzeko herri mailako diagnostikoa egitea. 223 12.500 € % 21,9

7

(2020)

Aire libreko zine emanaldiak eskaintzea (2 emanaldi urteko). 220 5.000 € % 21,3

31

(2020)

Industria-pabiloi hutsen eta hauen erabilera aukeren azterketa egitea. 219 12.500 € % 21,2