2. fasea: LEHENESTEA

Leheneste fasea jasotako proposamenak eztabaidatu eta lehentasunaren arabera ordenatu eta hierarkizatzeko aldia da. Izan ere, jasotako proposamen guztiak garatzea ez denez bideragarria, derrigorrezkoa da herritarren artean Oñatiren beharretara egokienak diren horiek zeintzuk diren adostea. Hala, proposamenak bi multzotan desberdinduko dira: lehentasuna dutena eta bigarren mailakoak.

Horretarako, ekaineko lehen hamabostaldian aurrez aurreko hainbat saio egingo dira. Saio guztiak herritar guztiei irekiak izango dira, proposamenak egiteko fasean parte hartu ala ez. 

Baina nola egingo dugu lehenesteko ariketa hau? Bada, bi urratsetan. 

Fase honetako lehen zeregina proposamen hauek guztiak lehenesteko irizpideak zeintzuk izango diren zehaztea izango da. Eta ostean, irizpide horiek aplikatuko ditugu. 

2.1. Irizpideak zehaztu

Nola erabaki zein proposamen diren egokiagoak oñatiarrontzat? Zertan oinarrituko gara? Bada, irizpideetan.

Irizpideak, funtsean, proposamen bakoitzari garrantzitsuak deritzogun aspektuen gainean egin beharreko galderak dira. Galdera horiek izan daitezke proposamenaren eragin eremuari (herri osoari eragiten dio?), hartzaileei (adin jakin bateko pertsonei edo behar bereziak dituzten kolektiboei bideratuta dago?), edo beste edozein alderdiri (ingurumena babesteko neurria?, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen du?) dagozkionak. 

Galdera horiek zeintzuk izan behar duten herritarrekin batera zehaztu nahi da. 

Horrez gain, proposamen bikoiztuak edo oso antzekoak aurkituz gero, multzokatu egingo dira, eta denak batuko dituen proposamen batean jaso.

Horretarako, herritar guztiei irekitako aurrez aurreko saioa egingo da ekainaren 4ean. 

Aurrez aurreko saioen egutegia:

Eguna

Ordua

Tokia

Ekainak 4,
astelehena

18:00etan

Gaztelekuan (kuboan)

2.2. Proposamenak lehenetsi

Bigarren zeregina ekainaren 4ko saioan zehaztutako irizpideak aplikatzea izango da, puntuaketa bitartez. Horrela, proposamen bakoitzari herritarrek emandako puntuen batuketaren emaitzaren arabera ordenatuko dira proposamenak.

Jasotako proposamen kopurua handia izan denez, 3 lan saio aurreikusten dira. Lan saio bakoitzean alor ezberdinetako proposamenak lehenetsiko dira. 

Aurrez aurreko saioen egutegia:

Eguna

Ordua

Tokia

Alorrak

Ekainak 11,
astelehena

18:30ean

Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

  • Aisialdia
  • Parkeak
  • Jolas guneak
  • Berdintasuna
  • Elkarbizitza
  • Euskara
  • Haur eta gazteak
  • Herriko jaiak
  • Hezkuntza
  • Kulturartekotasuna
  • Enplegua
  • Ongizatea

Ekainak 12,
asteartea

18:30ean

Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

  • Zerbitzu eta azpiegiturak
  • Argiteria
  • Eserlekuak
  • Komunak
  • Eraikinak
  • Irisgarritasuna
  • Mugikortasuna
  • Errepideak
  • Bidegorriak
  • Oinezko bideak
  • Aparkalekuak
  • Trafikoa

Ekainak 13,
asteazkena

18:30ean

Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)
  • Diru-laguntzak
  • Hondakinak
  • Kirola
  • Ingurumena