Oñatiko udala

Zine estreinaldia Gaztetxeko abenduko egitarauan

"Mari, isilik nahi gaituztenean" filma osatu dute Antixena Gaztetxeko lagunek, Oñatiko gaztetxe mugimenduaren 40. urteurrenaren harira. Filmaren proiektua nola gauzatu duten azaldu digu talde motoreko kide Mikel Garaik eta Mariren papera jokatu duen Paula Polorekin ere berba egin dugu. Abenduaren 8tik 11ra hainbat emanalditan ikusi ahal izango da filma Oñatin, eta baita Durangoko azokan ere. Baina abenduan beste hainbat ekintza izango dira Gaztetxean, eta horien errepasoa ere egin dugu gaurko elkarrizketan.