Oñatiko udala

Abenduko Kontzejupetik aldizkaria

Antixena gaztetxeak autoekoitzi duen fikziozko filmaren irudiak irekitzen du abenduko Kontzejupetik aldizkaria. Datorren astean estreinatuko den filmaren inguruko argibideak ematen dira barruko orrialdeetan. Partaidetzazko aurrkontuak prozesuaren emaitzak, 2021eko udazkenean egin zen hizkuntzen kale erabileraren inguruko datu eta irakurketa eta kultur eta kirol berri ugari ere landu dira bihar banatzen hasiko diren udal aldizkarian, Iñigo Arregi arduradunak adierazi digunez.