Oñatiko udala

Informatika laguntzailea eta kale garbiketako pioi gidaria aldi baterako kontratatu nahi ditu Udalak

2025/11/25
Card image cap
Lanpostuen deialdiak Lanbideren bitartez zabaldu ditu

  Eta izen-ematea ere bide beretik, Lanbideren web ataritik egin behar da; informatika laguntzaile lanpostura aurkezteko. ostiralera bitartean, kale garbiketako pioi gidari lanposturako, lehenbailehen baina data finkorik gabe.

  Informatika laguntzaile lanposturako oinarrizko bi baldintza bete behar dira: informatika arloan lanbide heziketa II edo pareko titulazioa izatea, eta euskarari dagokionean, C1, EGA edo 3. hizkuntza eskakizunaren pareko maila izatea. Hortik aurrera prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak eta bestelako titulu akademiko ofizialak izatea baloratuko da, lan esperientziarekin batera. Lanean ahalik eta azkarren hastea nahi da eta horregatik izen-emate epea ostiralean itxiko da. Kontratatu nahi den informatika laguntzailearen ardura nagusia udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean horiei aurre konponbidea ematen saiatzea da. Horretan, zerbitzu buruari lagunduko dio.

  Kale garbiketako pioi gidari lanpostua ere aldi baterako bete asmo du Udalak. Eskola ziurtagiria, C gida baimena, gidarien kualifikazio txartela eta euskarari dagokionean, lehen hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatzen da lanpostura aurkeztu ahal izateko. Horrezaz gain, fitosanitarioen aplikatzaileen oinarrizko formazioa eta produktu horiek erabiltzeko gaitasuna ematen duen agiria eta bestelako prestakuntza osagarria izatea, nahiz B eta E motako gidabaimenak izatea baloratuko da. Kasu honetan ere lanean berehala hasteko prest dagoen langilea kontratatu nahi du Udalak eta interesa duenak Lanbideren bitartez eman behar du izena, ahalik eta lasterren. Epea ez da mugatu eta gutxieneko hautagai kopuru bat dagoenean itxiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!