Oñatiko udala

Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei zuzendutako udal dirulaguntzak eskatu daitezke

2024/04/09
Card image cap
TRAUTIk Arrikrutzeko Kobarekin antolatutako ekintza berezia
Ia 25.000 euro banatuko dira

  Udalaren dirulaguntza jaso ahal izateko Oñatin nahiz eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko talde direla egiaztatu behar dute elkarteek. Eta Gipuzkoa mailan lan egiten dutenek, berriz, Oñatitik jasotzen dituzten zerbitzu eskaerei erantzuten dietela.

  Dirulaguntza hauek gizarte zerbitzuen eremuari zuzendutako ekintzak burutzeko izango dira. Parte-hartzea, gizarte-boluntariotza edota herritarren arteko elkartasuna sustatu; gizarteratze-prozesuetan dauden pertsonei edo gizarte zerbitzuen laguntza behar duten pertsona eta taldeei lagundu edota gizarte zerbitzuen arloko jarduera espezifikoak egiten dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak dira. Hala, hitzaldiak, zabalkundeko kanpainak, formazio ikastaroak, aisialdi programak eta antzerako ekintzak burutzeko babes ekonomikoa emango da baina baita ere egitasmoei zuzenean lotutako administrazio eta kudeaketa gastuei aurre egiteko.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak indarrean den legedira egokitu zen 2021ean, eta, besteak beste, eskaerak baloratzeko puntuazioa zehaztu zen. Dirulaguntza hauetarako 28 eskaera jaso ziren iaz eta guztiak onartu ziren.

  Herriko lau elkarteren eskaerak babestu ziren, herrian lan egiten duten Gipuzkoa mailako beste batzuekin batera. Elkarzabal integraziorako elkartea, TRAUTI, Pausoka edota Arantzazuko santutegia eta bertan garatzen den Elkarrekin Bila proiektua dira udalaren dirulaguntza iaz jaso zuten Oñatiko taldeak.

  Gaur ireki da dirulaguntza hauek eskatzeko 30 eguneko epea eta maiatzaren 8an amaituko da. Guztira, 24.768 euroko diru-poltsa gorde du udalak gizarte esparruan diharduten elkarteen artean banatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!