Ekintzaileentzat prestakuntza tailer ziklo berria antolatu du Mankomunitateko Garapen Agentziak

Debagoienean jarduera ekonomiko bat abian jartzeko asmoa duten pertsonei zuzenduta Ekin Debagoienean prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateko Garapen Agentziak. Negozioa martxan jarri aurretik kontutan hartu behar direnak landuko dira bereziki, ekiteko dauden laguntzez, produktuen prezioak, irabazi marjinak eta bestelakoak kalkulatzeko argibideak, negozio bat muntatzeko dauden aukera juridikoak edota Gizarte Segurantzaren funtzionamendua, Autonomoen erregimena eta Ogasunaren aurrean egin beharreko tramiteen ingurukoak azalduko dira, besteak beste.
Lau tailer antolatu dira guztira, azaroaren 20an eta 27an bina emango direlarik. Lehen egunean, hasi baino lehen negozio ideiaren azterketaren ingurukoak jorratuko dira, 9:30etatik 11:30etara, eta ondoren, 12:00etan, produktu edo zerbitzuaren prezioaz, irabazi marjinaz eta negozioa ondo doan kontrolatzeko zenbaki kontuak azalduko dira, bi orduz. Azaroaren 27an beste bi tailer egingo dira. 9:00etatik 11:30etara negozioa abian jartzerakoan kontutan hartu beharrezkoez arituko dira: lokal bat zabaltzeko izapideak, mailegua eskatu beharra badago kontutan hartu beharrekoak argituko dira. 12:00etatik 14:30etara, azkenik, Gizarte Segurantza eta Ogasunaren aurrean egin beharrekoak azalduko dira.
Tailerrak Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan emango dira, doan. Plazak mugatuak direnez, izena aurrez ematea eskatzen da. Muga, behetik zein goitik zehaztu da eta gutxieneko taldea batu beharko da tailerra aurrera eramateko. Eskaintzen diren lau tailerrak edo banaka egiteko aukera dago. Informaziorako Debagoieneko Mankomunitateko telefonora deitu daiteke: 943 793 090 zenbakira. Ekin Debagoiena prestakuntza tailerretan parte hartzeko izen-ematea mankomunitatearen web atarian sartuta egin behar da (www.debagoiena.eus).
Ekin Debagoienean prestakuntza tailerrak tarteka antolatu ohi ditu Mankomunitateak, orain hurrengoa martxoan egin zen.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!