Oñatiko udala

Atzeko kaleko jaietan jasotako erantzun ona publikoki eskertu du Hotz Oñati taldeak

2025/09/18
Card image cap
Palestinara bideratu diren 3.200 euro lortu ziren “elkartasun tortillak” ekimenean

  Etxean egindako 100 tortilla eraman zizkieten herritarrek Hotz Oñatiko lagunei, irailaren 5eko arratsalde-ilunkaran. Pintxo eta ogitarteko moduan saldu ziren Atzeko kaleko jaietan eta 3.200 euro lortu zituzten. Dirua Palestinara bideratu dute, Israelen erasoen pean bizirauten ari direnei laguntzeko.

  Patata tortillak eraman eta erosten jasotako erantzun ona sare sozialen bitartez eskertu du Hotz Oñati taldeak, bakoitzaren ale txikiak elkartasun pila handia osatu dezakeela berriro agerian utziz. Hotz Oñatik urtean bitan egin ohi ditu halako ekintzak, auzo jaiak probestuz: San Miel Txikitan eta Atzeko kaleko jaietan. Bi deialditan herritarrek esku-zabal erantzun dute orain arte, tortilak eramanez eta hauen pintxo edo ogitartekoak erosiz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!