Oñatiko udala

Araozko ostatuko instalazioak ikusteko bisita antolatu da, apirilaren 12rako

2024/04/10
Card image cap
Zerbitzuaren kudeaketa hartzeko interesa dutenei zuzendutako dago

  Araozko taberna-jatetxea eta lau apartamentuen ustiaketa errentan emateko bigarren deialdia egin du Udalak. Interesatuek apirilaren 22ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Horren harira, ostatua eta instalazioak bertatik bertara ikusteko aukera izango da ostiralean, apirilaren 12an, 12:00etatik 14:00etara. Bisitak eskaeren arabera egingo dira eta, ondorioz, interesatuek hitzordua eskatu, zehaztu, beharko dute udaletxeko telefonora deituta, (943 780 411) eta Aitor Gerenabarrena teknikariarekin berba eginda.

  Araozko ostatuaren ustiapen kontratua 4 urtekoa izango da beste bost urtez luzatu daitekeelarik. Hileko gutxieneko kanona 800 eurotara jaitsi da baina prezio hori gorantz hobetu ahal izango dute lizitatzaileek. Dena den, esleipen irizpideetan beste hainbat puntu hartuko dira kontutan eta ez dirudi eskaintza ekonomikoak erabakigarriak izango direnik, 100 puntuko gehienezko balorazioan 31 emango baitute. Ostalaritzaren sektorean izandako esperientzia, tabernan, jatetxean eta apartamentuetan emango diren zerbitzuen deskribapen zehatza, negozio eredua eta diru-sarrerak lortzeko modua, marketing-plana, garbiketa eta mantentze programa, auzotarrekin, ostalaritzako beste enpresekin edo inguruko turismo erakundeekin gauzatuko liratekeen itun eta harreman sarea eta jarduketa planaren kronograma ere baloratuko da. Ostatuaren ustiaketa hartuko duen enpresak gutxienez bi laguneko lan-taldea aurkeztu beharko du, jangela zerbitzari bat eta elikagaien manipulatzaile titulua duen sukalde arduradun bat. Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bezeroekin harreman zuzena izango duten pertsonek euskaraz ulertu eta berba egiteko gaitasuna eskatzen da. Xehetasun guzti horiek nola beteko diren jaso beharko da enpresa edo partikularrek presentatuko dituzten eskaintzetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!