611 mila euro jasoko ditu Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kontzeptuan
 
                                            Urtean milioi bat euro baino gehiago fakturatzen duten enpresek ordaindu behar dute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Ordaindu beharrekoa asko izaten da eta iaz baino 3 errezibo gehiago bideratu diren arren, 182 guztira, jasoko den dirua gutxiago da, zerga ordaindu behar duen enpresen fakturazioak behera egin duenaren seinale. Udal ordenantza fiskaletan onartu zen % 2,51aren igoera orokorra aplikatu da zergan baina JEZ/IAE zerga kontzeptuan 611.206 euro jasoko ditu aurten, iaz baino 1.165 euro gutxiago.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kalkulatzeko enpresen fakturazioa oinarrizko aldagaia den arren, langile kopurua eta beste zenbait faktore hartzen dira kontutan. 2017az geroztik esaterako, enpresa bakoitzaren negozio bolumena begiratu eta negozio zifra garbiarekiko koefizientea deritzona aplikatzen du Oñatiko udalak JEZ/IAE-a kalkulatzerakoan.
JEZ/IAE ordaindu behar duten enpresa gehienek ordainketa helbideratuta dute. Horiei dagokien kargua azken egunean, azaroaren 10ean egingo zaie. Ordainketa helbideratu gabe duten enpresei, erreziboak egunotan iritsiko zaizkie, ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10ean amaitzen dela jakinaraziz.
Iturria: Oñati Irratia
 
                  Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!
 Oñatiko udala
 Oñatiko udala 
           
                           
                          