Ura eta gas hornidura sareak osatzeko lanak egiten ari dira Lizaur kalean

2018/11/13
Card image cap
1 eta 3 zenbakidun eraikinetan beste lan osagarri batzuk ere egingo dira

  Udalaren errekerimendu bati erantzunez hasi ditu CEGASA enpresak Lizaur kaleko lan hauek. Lizaur kaleko 1-3 eraikinetako teilatuan apurtutako teilak kendu eta Eraikinaren Ikuskapen Teknikoan antzemandako akatsak konpontzeko lanak egiteko, enpresa izendatu eta zegokion baimena bideratzea eskatu zion udalak CEGASAri, pasa den maiatzean. CEGASA Portable Energy enpresa baita Lizaur kaleko 1-3 bebarru eta etxebizitzen jabea.

  Urrian aurkeztutako dokumentazioaren arabera aipatu eraikinen teilatua eta balkoiak konpondu ez ezik, etxebizitzen ur eta gas hornidurak egokitzeko lanak ere egiten ari dira. Horretarako, Lizaur kalean hainbat zanga ireki dira. Lanak pasa den astean hasi ziren eta 15 bat egunez luzatzea aurreikusten da. Hornidura hodiak sartzeko kalean egiten ari diren lan hauek ez dute bidea moztuko, ibilgailuak pasatzeko txapa jarri eta zuloa estali da, baina pasabidea estutu egin da. Lanok trafikoan aparteko eraginik izango ez duten arren, aparkatu nahi dutenengan bai eragingo dute, zenbait aparkaleku kendu egin baitira, behin behinekoz. Lanak amaituta, errepidea, aparkalekuak eta espaloiak, hasi aurretik zeuden bezala utzi beharko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!