Udaleku irekietarako eta arte udalekuetarako begiraleak hautatzeko oinarriak aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/03/05
Card image cap
Izen-ematea, martxoaren 9tik 20ra izango da

  Aste Santuko oporren aurretik udalekuak martxan jarri nahi dituzte Pertsonal eta Barne Antolaketa batzordeak eta Haurrak eta Gazteria batzordeak, bakoitzari dagokion arloan. Pertsonal eta Barne antolaketa batzordea begiraleak hautatzeaz arduratuko da, Haurrak eta Gazteria Batzordea berriz, partaideez, hau da, haur eta gaztetxoez. Batzuentzat zein besteentzat, izen-emate epea datorren astelehenean irekiko da, martxoaren 9an, eta 20ra arte luzatuko da. 

  Udaleku irekien eta arte udalekuen inguruko informazioa ikastetxeen bitartez banatuko zaie familiei. Bi aisialdi ekintza horietan neska-mutikoen ardura hartuko duten begiraleek bete beharreko baldintzak, hautagaien merituak baloratzeko irizpideak eta abar aztertu eta zehaztuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Baina gaurko lan zerrendan 19 jaso dira guztira. Gazte elkarte eta sormenerako dirulaguntzen 2020ko deialdia, Kultura departamentuak kudeatzen dituen dirulaguntzen deialdia eta Gaztelekua, Kultur etxea eta Santa Ana antzokiaren autobabes planak aztergai izango dira. Jerardo Elortza izena daraman bildumaren hirugarren alea eta Olaburun behin-behineko rokodromo bat instalatzeko baimena ere hizpide izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!