Udalak, Zeraingo udalak “petrikilloren” oroimenez Udanarako bide bazterrean dagoen harrizko gurutzea Zeraingo herri museora eramateko eskaria onartu du.

2012/02/28

  Jose Frantzisko Telleria “Petrikillo” gaitzizenez ezaguna, Zeraingo Arane baserrian jaio zen 1774an. Herriz herri ibiltzen zen sendakuntza lanetan. Zeraingo Alkate ere izan zen. 1842an, Oñatira zetorrela hil zen eta horren oroimenez, zendu zen lekuan gurutze oroigarri bat jarri zen. 

  Gurutzea zaharkituta dago, puskatzen ari da eta bide konponketaren batean desagertzeko arriskua dagoela ikusita, Zeraingo udalak, bertako herri museora eramateko baimena eskatu du. Horren ordez, gurutze originalaren kopia jarriko da leku berean.

  Oñatiko udalera zuzendu aurretik, Zeraingo ordezkariek Foru Aldundiko Ondare Zuzendaritzarekin hitz egin zuten, originala kendu eta errepika txukun bat jartzeko arazorik ote zegoen argitzeko.

  Bertatik ez zen inolako eragozpenik jarri eta Oñatiko udaletik ere ez. Zeraingo udalari, aipatu gurutzea kendu eta ordezko erreplika bat jartzeko baimena ematea erabaki da. Hori bai, Zeraingo Udalak kentzen den gurutzearen ordez kopia bat jarri beharko du zehaztuz eta guztiak eragindako kostua Zeraingo udalaren kontura joan beharko dela gaineratuz. Horretarako, Errepide Zuzendaritzaren baimenak lortzea ere Zeraingo udalaren kontura izango dira.