Udal zerbitzuak eta langileak ohiko jardunera itzultzeko plangintzaren berri emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/06/18
HAZ zerbitzuan harrera lanak egiteko langilea izendatzea ere aztertuko da

  Pertsonal eta Barne Antolamendu batzordeko gaiak nagusi izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. Deseskalatze prozesuan gauden honetan hainbat astez itxita egon diren udal zerbitzuak berriro irekitzen ari dira eta telelanean aritu diren udal langileak ere aurrez aurreko arreta eskaintzera itzultzen ari dira. Ohiko jardunera itzultzeko plangintzaren berri emango zaie gobernu taldeko kideei arratsaldeko bileran eta horren inguruko erabakiak hartzea eskatuko zaie.

  Herritarrei Arreta Zerbitzua eskaintzeko bulegoa esaterako, orain aste batzuk ireki zen berriro, segurtasun neurriak hartuta. HAZean harrera lanak egiteko langile bat izendatzea proposatuko da gaurko bileran. Izan ere, lan hori kiroldegiko harreragileak bete izan dute azken asteotan baina Zubikoa berriro ireki denez hartarako beste langile bat izendatu beharko da. Udal langileen osasun zaintzarako azterketa medikuen gaia ere aztertuko da arratsaldeko bileran.

  Pertsonal eta Barne Antolamendurako kontu horiezaz gain Ogasun batzordeak aurkeztutako pare bat gai ere jorratuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. Lan zerrendan, guztira, 8 gai jaso dira.  

Iturria: Oñati Irratia