Udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda zapatuan aurkeztuko du EH Bilduk

2019/04/03
Card image cap
Ia urtebetez luzatu duen Harittu prozesua itxitzat eman da

  Harittu prozesu honek Oñatiko EH Bilduren komunitate politikoa hedatu eta saretzea ahalbideratu duela azpimarratu zen atzo arratsaldean egin zen prentsaurrekoan. Alde horretatik, etorkizuneko erronkei aurre egiteko orain urtebete baino indartsuago eta prestatuago daudela esan zuten Leire Zumalde eta Gaizka Arregi bozeramaleek. Parte hartzearen kulturan aurrerapauso nabarmenak eman dituztela gaineratu zuten.

  Harittu prozesuaren helburua, Oñatirentzat herri proiektu estrategiko bat marraztea zela gogoratu zuten eta hain handi batean bete dela esan zuten. Hau da, datozen urteetan EH Bilduren jardun politikoaren iparra izango dena zehaztuta dutela adierazi zuten. Horrezaz gain, instituzioetan ekintza plan hori gauzatuko duen lan-taldea ere osatu dutela eta larunbat eguerdian aurkeztuko dutela aurreratu zuten. Helburua beteta, Harittu prozesua amaitutzat ematen dutela iragarri zuten.

  Udal gobernuak 8 urte eman ditu Bilduk, eta denbora horretan kudeaketa eredu berri bat erakutsi duela azpimarratu zuen Leire Zumaldek. Baina udal hauteskundeak ate joka daude, eta erronka berri horri begira osatu duten hautagai zerrenda larunbatean aurkeztuko dutela aurreratu zuten.

  Deialdi bikoitza egin du EH Bilduk zapaturako, 11:30tan herri batzarra egingo dute Gaztelekuan. Bertan, besteak beste, herri programaren aurkezpena egingo da, udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda berretsiko da eta kanpainaren planteamendua azalduko da. 13:00tan berriz, Atzeko kaleko plazatxoan, udalbatza osatzeko hautagaiak presentatuko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!