Udal gobernu taldeak, datorren urterako taxi tarifak % 2a, Gipuzkoako KPIren mailan igotzea onartu du.

2012/11/28
Gaia, biharko Osoko Bilkuran berretsi beharko da.

  Gipuzkoako Taxilarien elkarteak, 2 tarifa bereizten ditu: jai ez diren astelehenetik ostiralera bitartean goizeko 7etatik gaueko 10ak artekoa bat eta jaiegun, larunbat eta igandetakoa eta gainontzeko lanegunetan gaueko 10etatik goizeko 7ak arte izaten dena bestea.

  Bietan, eta datorren urtera begira, ehuneko 2ko igoera aplikatzea eskatu dute AGITAX taxilarien elkartetik eta hala onartzea erabaki du udal gobernu taldeak. Horrek esanahi du, taxia hartu eta abiatzeagatik soilik, abiasaria 7-8 xentimo garestituko dela urtarrilaren 1etik aurrera. Egindako kilometroa, eguneko tarifan 2 xentimo garestituko da eta gau eta jaiegunetakoan, 4 xentimo inguru. Eta taxilariak itxaron behar duen orduko tarifa berriz, 40-60 xentimo inguru garestituko dela.

  Gaia, pasa den asteko tokiko gobernu batzarrean aztertu eta onartu zen. Pasa den irailean ere AGITAX elkartearen proposamena mahai gainean izan zuen gobernu taldeak baina gaia, mankomunitatera bidaltzea erabaki zen, ohiko tramitazio bidea bete zezan. 

  Hala egin da. Debagoienan aplikatuko den tarifa bateratua izaki, Mankomunitate mailan aztertu da lehenik, eta orain, elkartea osatzen duten udalen onespenerako herririk herri aztertzen ari dira.

  Oñatin, lehen urratsa eman du gobernu batzarrean onartuta eta bihar behin betiko onespena jasotzea espero da, alegia, udalbatzaren onespena jasotzea. Gaia behintzat Osoko bilkurarako lan zerrendan jaso da.

Iturria: Oñati irratia