Oñatiko udala

Txiki Txoko haur eskolan matrikula epea etenik gabe zabalik dago, plazak bete bitartean

2018/10/02
Card image cap
Jaioberrien gurasoei gutunak bidaltzen dizkiete Haur eskolaren eskaintza jakinaraziz

  Haurreskola Partzuergoko zentroetan atzo ireki zen abendutik otsailera hasiko diren haurrentzat matrikula epea. Oñatiko Txiki Txokon dena den, izen-ematea edonoiz egin daitekeela gogorarazi digute, lekua dagoen bitartean, etengabeko matrikulaldia eskaintzeko aukera eman baitzuen Partzuergoak.

  Oñatiko haur eskolak 42 plaza ditu eta lekua badago  0-1 nahiz 1-2 urtekoen geletan. Hori jakinaraziz eta Partzuergoak duen eskaintza ezagutzera gonbidatuz, gutunak bidaltzen zaizkie haur jaioberrien gurasoei. Hala egiten hasi ziren maiatzean eta beste horrenbeste egin berri dute. Aurrentzean ere, hiru hilean behin, hala jarraitzeko asmoa dutela esan digute, zenbait guraso berrik ez baitu Txiki Txoko haur eskola ezagutzen. Zuzeneko informazioa nahi duten gurasoei Olakua 19an dagoen haur eskolatik pasatzeko gonbidapena egiten zaie.

  Oñatiko haur eskolan, 0 eta 2 urte arteko haurrak hartzen dira, esan bezala, eta une honetan bi adin taldeak osatzeko lekua dago. Gurasoek, egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu dezakete. Zentroa, goizeko 7.30tatik arratsaldeko 5etara zabalik dago, baina eskaeraren arabera, ordutegia arratsaldez luzatu daiteke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!