Trafiko mozketa izango da bihar Aita Madina kalea eta Kale Zaharrean, Kurtzetxo parean

2017/01/10
Card image cap
Kale Zaharreko 46.aren aurrealdean garabia muntatu behar dute

  Kale Zaharreko 46. eraikina guztiz berritu behar dutela eta, lanetarako garabia muntatuko da. Atzo jada, hartarako plataforma prestatzen hasi ziren. Horretarako lanak dena den, trafikoa moztu gabe egin dira. Bihar ordea, garabia bera muntatuko dute eta segurtasunagatik, inguruko kale eta  errepidea trafikorako moztu egingo da. Otadui zuhaztitik datozen ibilgailuek errepidea Kurtzetxo parean itxita aurkituko dute. Zamaketa lanetarako Kale Zaharrean sartzen direnek berriz, Ona pareraino iritsi ahal izango dute soilik eta kantoitik behera, Aita Madina kalera eta handik Lizaur kalera joan beharko dute.

  Garabia muntatzeko lanetarako egun osoa beharko dutela aurre ikusten da. Horregatik, inguruko bideak goizeko lehen ordutik ilunkarara arte itxita egongo dira. Bide mozketaren berri ematen duten kartelak jarriko da ERLE garaje parean.

  Herribusa, Eguneko Zentrua eta ikastetxeetako arduradunei biharko trafiko mozketa honen berri eman zaie garraio zerbitzua berrantolatu dezaten.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!