Roke Azkune etxaldearen aurreko errotondatik EROSKI alderako errepidea itxita izango da astelehen eta asteartean

2014/03/21
Ibilgailuek, saihesbidera irtenda Arantzazuko bidegurutzetik behera joan beharko dute

  Arantzazuko Ama kaleko errotonda ondoan dagoen isletetako bat txikitu egin behar dute, konkretuki, kaleari jarraituz errotondatik gora, EROSKI edo NATRAra joateko bidean dagoena.

  Isleta triangeluar hori txikitzeko lanek pare bat egun iraungo dutela uste da, ondorioz, lanak egin bitartean,  errotondatik  Arantzazuko ama kalen aurrera egiteko pasabidea itxita izango da. Ibilgailuek, errotondan saihesbidera irten beharko dute eta ezkerreko bidea hartuta, Arantzazuko bidegurutzetik behera joan beharko dute baldin eta NATRAra, Berezaora, Eroskira edo Elkar Hezi ikastetxera joan nahi badute. Kale mozketa eta ondorioz, aipatu ibilbide alternatibo horren erabilera astelehen eta asteartean soilik izango dela kalkulatu da. Okerrik ezean lanak bi egunetan egingo baitira.

  Lanok, Aozaraza kaleko berrurbanizazio lanekin batera egiten ari dira. Obra esleipen deialdian , Aozaraza kalea irisgarritasun neurrietara egokitu ez ezik, inguruan eraitsi ziren bi eraikinen orubeak egokitzeko lanak egin eta Arantzazuko Ama kaleko errotonda bera moldatzea jaso zen. Saihesbiderako errepidearen ezker-eskumara dauden orubeetan plazatxoak jada antzeman daitezke. Horiek aurrera doazen bitartean, errotonda inguruak ere egokitzen hasi dira eta zentzu horretan egingo dira aldameneko isleta txikitzeko lanak. 

  Gogoratu beraz, astelehen eta asteartean Arantzazuko Ama kaleko errotondatik EROSKI edo NATRAra joateko saihesbidetik, bariantetik buelta joan beharko dela, errotonda ondoko pasabidea itxita izango baita.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!