Parrokiako bulegora joateko aurrez txanda hartu behar da, telefonoz deituta

2020/02/07
Bulego zerbitzua malguagoa bihurtu nahi da, erabiltzaile eta arduradunentzat

  Parrokiako bulegoak egutegi eta ordutegi jakin batekin funtzionatu du, orain arte. Baina aurrerantzean hitzordua hartu beharko da, zerbitzua malguagoa eginez.

  Bataio eskaerak eta agiriak, ezkontzako argibideak, mezak enkargatzea, katekesian parte hartzeko izen-ematea, eskaerak, elkarrizketak edo beste edozein informazio edo laguntza nahi duten herritarrek aurrez txanda hartu beharko dute Parrokiako ohiko telefono zenbakira deituta, hau da,  943781898 zenbakira deituta.

  Aurreko funtzionamendu modu zurruna bertan behera utzi da, zerbitzuari malgutasuna emanez. Bai erabiltzaileen beharretara hobeto egokituz, eurek ahal duten orduan joateko txanda hartzeko aukera dutelako, eta bide batez, bulego arduradunak libreago utziz, bulego orduak bete beharrak Garoan egon beharra eragiten baitzuen, nahiz eta batzuetan, jenderik agertu ez.


Iturria: Oñati Irratia