Oñatiko udala

Otsaila erdialdean muntatuko da Olakuako jolas gunea babesteko egurrezko hesia

2017/01/31
Card image cap
Egiturarako oinarria prestatzen ari dira udal brigadako langileak

  Saskibaloian eta futbolean aritzen dira haur eta gazteak Olakuako jolas gunean. Kantxa hartarako margotuta dago eta saskiak eta porteriak ere badaude. Baina espaloia eta errepidea kantxaren alboan daude eta jolasean aritzen direnei baloiak ihes egiten die sarritan. Oinezkoak nahiz autoak kolpatu izan dira behin baino gehiagotan. Arrisku hori ikusita babes hesia jartzea erabaki zuen udal gobernu taldeak, auzotarrek hala eskatuta.

  Inguruari erreparatuta, egurrezko hesia jartzea erabaki da paisaian integratzeko asmoz. Marko galvanizatua izango duen egurrezko hesia jarriko da 15 metrotan. Terrenora egokituta, hesiaren gehienezko altuera 2.25 metro izango da, justu porteria atzealdean, eta baxuena berriz, metro inguru.

  Materialaren hornidura eta instalazioa Hobby Kirolak Zarauzko enpresak egingo du. Otsaila erdialdean etorriko dira muntatze lana egitera. Bitartean, udal brigadako langileak, ingurua prestatzen ari dira. Jolas gunea eta espaloia bereizten zuen baranda kendu dute eta egurrezko egituraren oinarria prestatzen ari dira. Aste honetan bertan amaituko dituzte lanok. Hobby enpresakoak berriz, otsailaren 13ko astean etortzea aurre ikusten da.

  Olakuako jolas gunean egurrezko hesia jarrita, baloiak ihes egin eta oinezkoak edota autoak kolpatzea ekidin nahi da, bide segurtasuna zainduz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!