Oñatiko Sarek presoen eskubideen alde urtarrilaren 9an egingo diren manifestazioetara deitu ditu herritarrak

2015/12/11
Card image cap
Aurrez, girotze ekitaldi sinbolikoa egingo da hilaren 26an plazan

  Atzo Giza Eskubideen Eguna zela eta egin zuen Oñatiko Sarek presoen eskubideen alde antolatu dituen ekintzen aurkezpena. Hainbat herritarren babesarekin abenduaren 26an Oñatin eta urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan egingo diren ekitaldietarako gonbidapena zabaldu zuten.

  Hilaren 26ko ekintza sinbolikoa egingo da plazan herritarrak girotzeko izango da, urtarrilaren 9an ahalik eta oñatiar gehien Bilbora joan daitezen. Girotze ekitaldi hori 13.00tan egingo da plazan.

  Bilbora joan etorria egiteko bestalde autobusak antolatuko dira. Oraindik, zehazteke dago autobus txartelak non eta zenbatean eskuratu ahal izango diren baina egun gutxi barru horren berri zabalduko dutela jakinarazi zuten Udaletxeko Areto Nagusian egin zen agerraldian.

  Sarek eta Bagoaz taldeek presoen eskubideen aldeko manifestazioak Mugi daitezen harriak lemapean deitu dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!