Oñatiko udala

Oñatiko bertso eskolak Debagoienako bertsolari gaztetxoen topaketan parte hartuko du

2015/12/10
Card image cap
Topaketa, Eskoriatzan izango da bihar arratsaldean

  Eskualdeko bertso eskoletan dabiltzan gaztetxoen arteko elkar- ezagutza eta harremanak egin eta sendotzea da era honetako topaketen helburua. Iaz Oñatin egin zen eta aurten, bihar, Eskoriatzan da zita. Oñatitik, 12-15 urte bitarteko 13 gaztetxo joango dira. Baina Oñatikoekin batera, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza bertako bertso eskoletako gaztetxoak hurbilduko dira Zaldibar antzokira.

  Gaztetxoek bertso-ariketa eta lan ezberdinak egingo dituzte. Agurrekoen ondoren, aurreko asteetan eta bakoitzak bere eskolan prestatutako bertsoak kantatuko dituzte eta ausartenak, bat-batean arituko dira. Amaieran, denok elkarrekin, bertso merienda egingo dute.

  Debagoienako bertso eskolen topaketa hau, 17.30tan hasi eta 20.00ak arte edo luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!