Oñatiko alkateak, “Lurraldekar” autoa partekatzeko sistema bultzatzeko protokoloa sinatu du Foru Aldundiarekin

2015/05/06
Card image cap
Egitasmoa, iraila-urrian martxan izatea espero da

  Lurraldekar egitasmoa guztiz aktibatzeko proiektuaren garapen teknologikoa. Hori lantzeko esleipen prozesua abiaraziko du Aldundiak eta iraila-urrirako prest egotea espero da. Bitartean, proiektua ezagutarazteko webgunea sortu da: www.lurraldekar.eus. Baina webgunea operatiboki osatu behar da. Izan ere, erabiltzaileak elkarren artean harremanetan jartzeko sistema landu behar baita. Udazkenerako, Lurraldekar webgunetik, autoa hartzeko erreserbak egin ahal izango da. 

  Zortzi udalek bat egin dute autoa partekatzeko proiektuarekin, Oñatik eta Donostia, Irun, Tolosa, Zarautz, Ordizia, Bergara eta Urretxuko udalek. Bertako ordezkariak astean sinatu dute dagokien protokoloa Aldundiarekin. 

  Udalok, Lurraldekar proiektua zabaltzeko eta herritarrei ezagutarazteko urratsak ematen hasiko dira.  Horretarako, hainbat udalek informazioa emateko guneak jarriko dituzte eta programan parte hartzen duten herritarrei hobariak edo abantailak emateko aukerak aztertuko dituzte, besteak beste.

  Lurraldekar egitasmoa autoa partekatzeko sistema berritzailea da. Baina partekatze hori ez da bidaia batzuk elkarrekin egitea, baizik eta autoa bera hainbat lagunek erabiltzea. Hau da, auto jabeak, autoa gutxi erabiltzen duelako edo, beste erabiltzaile batzuen esku uzten du eta haiekin partekatzen ditu autoaren gastu guztiak, bakoitzaren erabileraren arabera.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!