Natur Eskolako teilatua konpondu egingo da.

2013/09/06
18 urte dira aurreko konponketa lanak egin zirenetik eta txintxinak daude. Lanak, datozen egunotan egingo dira iraila amaieran lehen ikasle taldeak hartu ahal izateko.

  Zolarri enpresak egingo ditu Natur Eskolako teilatua konpontzeko lan hauek. Astean zehar teilatu hodia, kanaloia garbitzen aritu dira eta datorren astean jada lanean hastea espero da. Ikasturtea hasi berri da eta garrantzitsua da lanak lehen ikasle taldeak etorri aurretik amaitzea. Hori da, udalak kontratatu duen enpresak hartu duen konpromisoa, alegia, iraila amaierarako lanak bukatuko direla.

  18 urte dira Natur Eskolako teilatua azken aldiz konpondu zenetik eta oso kaltetuta dago jada. Hainbat puntutan hezetasun arazoak daude eta ondorioz, bertako margoa harrotuta dago. Gainera, eskailera pareko teilatuan txintxinak daude.

  Arazoa konpontzeko orain dagoen tela asfaltikoa jaso eta berria jarriko da. Margoa harrotu den guneetan gainera, margo berezia erabiliz tratamendua egingo da. Natur eskolako teilatua konpontzeko lan hauen aurrekontua, 10.400 euro gehi BEZa da

Iturria: Oñati irratia