Misio Taldeak eskerrak eman nahi ditu, txokolatadak eta elkartasun afariak izandako harreragatik

2017/03/03

Parrokiako Misio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie joan den ostiraleko elkartasun afarian eta astearteko txokolatadan parte hartu zuten herritar guztiei. Bi ekitaldiotan batutako dirua, Mali eta Dominikar Errepublikan abian dituen elkartasun proiektuetara bideratuko du datozen egunotan.

Txokolatadan batutako dirua Maliko Saint Paul ikastetxeko ikasleen elikadura egokia ziurtatzeko proiektura bideratuko da eta ostiraleko afarian jasotako ekarpena berriz, abenduan uholdeak jasan zituen Dominikar Errepublikarako izango da. Puerto Plata ingurua izan zen zonalde kaltetuetako bat eta egun Oñatin bizi diren dominikar askoren jatorria inguru horretan dago. Afarian batu zen diru-laguntza, arropa eta bestelako materiala bidaltzeko erabiliko da.   

Parrokiako Misio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie, bereziki, udalari eta Pago Uso elkarteari, ekitaldiak aurrera ateratzeko emandako erraztasunengatik, eta eskerrak baita ere Sustrai fruta dendari eta Maria Luisa Azurmendiri, letxugak eta txokolatea emateagatik.

Iturria: Oñati irratia

Elkartasun afaria