Mankomunitateko Gobernu Junta eratu eta presidente eta presidente ordea aukeratu ziren atzo

2015/07/23
Card image cap
Oñatiko hiru ordezkarik parte hartuko dute Juntan eta Aretxabaletako alkatea izango da presidente

  Eskualdeko Udalbatzak eratu ondoren, hauen partaidetza duen Mankomunitateko Gobernu Junta eratu zen atzo.
Debagoienako Mankomunitatea osatzen duten zortzi udaletako hamasei ordezkarik parte hartuko dute  erakundearen Gobernu Juntan. Oñatik, hiru ordezkari izango ditu: Mikel Biain, Nerea Zubia eta Irati Etxeberria. Atzokoan dena den, Ana Martin joan zen Etxeberria ordezkatuz. Arrasatek lau ordezkari dauzka Mankomunitateko Gobernu Juntan, Bergarak, Oñatiren antzera hiru, Aretxabaletak bi eta Eskoriatzak, Antzuolak, Elgetak eta Leintz Gatzagak ordezkari bana. Alderdiei dagokionez, EAJk bederatzi ordezkari izango ditu, EH Bilduk bost, PSE-EEk bat eta Leintz Gatzagako Hautesleen Elkarteak beste bat.

  Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Junta berria atzo elkartu zen lehen aldiz eta presidente eta presidente ordea izendatu ziren. Legealdi honetan, Unai Elkoro Aretxabaletako alkatea izango da Mankomunitateko presidente eta Maria Ubarretxena  Arrasateko alkatea berriz, presidenteordea.

  Mankomunitatateak, Udalen antzera hainbat batzorde informatibo dauzka, baina horiek zeintzuk izango diren eta zein ordezkarik osatuko dituzten oraindik ez da zehaztu. Batzordeen eraketa irailerako uztea erabaki zen atzoko bileran.

Iturria: Oñati Irratia


 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!