Oñatiko udala

Lehen mailako arretan deituta zegoen grebak oihartzun zabala izan du Oñatin

2019/04/12
Card image cap
Mediku gehienak eta erizainen erdiak-edo ez dira lanera joan gaur

  Lehen mailako osasun arretan deituta dagoen grebak jarraipen handia izan du anbulatorioko medikuen artean eta erdi mailakoa erizainen artean. Aurrekontua handitu, profesional gehiago jarri, lan kargak arindu eta lan baldintzak hobetzea eskatzen dute, besteak beste. Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT, eta ESK sindikatuek, medikuen plataformarekin batera deitu dute gaurko greba. Maiatzaren 17rako beste lanuzte deialdi bat egina dago.

  Pediatra bat eta zerbitzu minimoez arduratzen ari zen mediku bakarra topatu ditugu gaur goizean anbulatorioan, hainbat erizainek ere greba egitea erabaki dute. Anbulatorioetan eskaintzen den lehen mailako arretak bizi duen egoera larria salatzen dute.

  Gaixo gehienak ez-ustean harrapatu ditu gaurko grebak. Zenbaitek, bart gauean hartu zuten txanda Internetez, baina anbulatoriora hurbilduta medikurik ez zegoela adierazi diete. Astelehenera arte itxaron ezin zutenei Arrasatera, larrialditara joateko gomendioa eman zaie, besteek, hitzordua aldatu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!