Landa garapena, auzoak eta ingurumen alorreko teknikari lanposturako bost eskaera jaso dira orain arte

2015/09/08
Card image cap
Udalak kaleratu duen lan eskaintza honetara aurkezteko 14.00tan amaitzen da

  Udalak aldi baterako onartu duen programa aurrera eraman ahal izateko, landa garapena, auzoak eta ingurumen alorrerako teknikaria kontratatu behar du. Hasiera batetan, urtebeterako.

  Lanpostura aurkeztu ahal izateko, basoko ingeniaritza teknikoa, nekazal ingeniaritza teknikoa edota ingurumen zientzietako lizentziaturaren lehenengo hiru ikasturteak gaindituta izatea edo pareko formazio akademikoa izatea eskatzen da. Euskarari dagokionean berriz, laugarren hizkuntza eskakizunaren maila izatea. Bestelako formazio osagarria izatea eta arloan pilatutako lan eskarmentua kontutan hartuko dira. Lanpostura aurkezteko eskaera egiterakoan, nortasun agiriaren fotokopiarekin batera, aipatu formazio akademiko, euskara maila eta lan esperientziari buruzko egiaztagiriak aurkeztu behar dira.

  Langile berriaren hautaketa, oposizio-lehiaketa bidez egingo du Udalak. Lehenik, hautagaiek azterketaldia gainditu beharko dute eta ondoren, egiaztatutako merituak baloratuko zaizkie. Bi atalak batuta puntuaziorik altuena lortzen duen hautagaia kontratatuko da.

  Landa garapena, auzoak eta ingurumen alorreko udal teknikari berriaren ardurapekoak izango dira besteak beste, baserri seinaleen proiektuaren garapena, suteen aurkako plana garatzea, udalaren lursail patrimonialen inbentarioa eguneratu eta basoen antolamendu plana egitea, urteko jasangarritasun programa diseinatu eta gauzatzea, mendiko lanak egiteko taldea eta lanak zuzendu eta ikuskatzea. Auzo konpost guneen eta aisialdi baratzen kontrol eta jarraipena ere egin beharko ditu.

  Lanpostua ahalik eta epe laburrenean bete asmo da. Beraz, hautaketa prozesua berehalakoan martxan jartzea aurre ikusten da. Baina aurrez, interesa dutenen eskaerak jasotzen ari dira. Epea, gaur bertan, 14:00etan amaitzen da. Orain arte 5 lagun aurkeztu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!