Kultura eta euskara arloko hainbat eragilek EH Bilduren hautagaitza babestu zuten atzo

2019/05/16
Card image cap
Eltzia aurrealdean egin zen elkarretaratzean Iñaki Olalde hautagaiak berba egin zuen

  Euskara, kultura eta hezkuntza arloko hainbat eragilek agerraldia egin zuten atzo Eltzia eraikinaren aurrealdean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan EH Bilduren aldeko botoa eskatzeko. Azken urteetan Nerea Zubiaren eskutik arlo hauetan EH Bilduk egin duen lan bikaina goraipatu zen, Eltzia bera adibide, eta ildo berean jarraitzeko gogoa eta konpromisoa adierazi zuen Iñaki Olalde hautagaiak. Harittu prozesuan parte hartu duten eragileek egindako diagnostikoa eta iradokizunei erantzuna ematen saiatuko direla esan zuen.

  Datozen urteetako lan ildoak ere azaldu zituen Olaldek, bai kultur arloan baita euskara arloan ere. Herritarren auto-eraketa bilatuko duen kultur ereduaren alde egitea, kultur sarbide unibertsala bermatzea, euskarazko sormena bultzatzea eta lantegi nahiz komertzioetan euskara planak sustatzea izango dira eginkizunetako batzuk, agintaldi berrira begira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!