"Koronabirus bikoizketa txapelketa" antolatu dut Txosna batzordeak

2020/03/16
Koronabirus bikoizketa txapelketa antolatu dut Txosna batzordeak

  Koronabirusa eta berari esker egiten hasi garen gauza berri guztiak da Txosna batzordeak antolatu duen bikoizketa txapelketa honen gaia. Etxean egon beharra agindu den honetan, irudimena eta umorea lantzeko proposamen berezia da.

  Gehienez, 59 segundoko iraupena duten bideoak aurkeztu ahal izango dira, euskaraz bikoiztuta. Eguneko eta pertsonako bi bideo onartuko dira baina iraingarriak izan litezkeenak baztertu egingo dira. Bikoiztutako bideoak helbide honetara bidali beharko dira: bikoizketatxosnak@gmail.com 

  Lehenengo lanak jaso dira eta zabalkundea Instagrametik egiten ari dira jada. 

Iturria: Oñati Irratia