Kiroldegiko mantenu teknikari lanposturako azterketa praktikoaren emaitzak argitaratu dira

2015/03/26
Card image cap
Proba egin zuten zortzi hautagaietatik bostek gainditu dute

  Luze joan zen atzoko azterketa praktikoa, hautagaiek, mantenu lanekin zer ikusia duten hainbat ariketa egin behar izan baitzituzten. Kiroldegian izan ziren lehen probak eta Larraña institutuan osatu ziren.

  Berez, hamar lagunek zuten azterketa egiteko aukera baina zortzi bakarrik aurkeztu ziren eta horietatik bostek gainditu dute. Emaitzak, gaur goizean argitaratu dira udaleko web atarian, www.oñati.eus atarian. Udaletxeko iragarki taulan ere jarri dira. Erreklamazioren bat egin nahi duenak, astelehenera arteko epea izango du.

  Azterketaldia osatzeko euskara proba bakarrik falta da. Baldintzetan bigarren hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatzen zen eta hori agiri bidez egiaztatu ez duen hautagai bakarrak euskarari dagokion azterketa egin beharko du. Horretarako eguna ere finkatu da: martxoaren 31an, asteartean, goizeko 10etan izango da.

  Azken proba hori zuzenduta, azterketaldia gainditu duten hautagaiek egiaztatutako lan esperientzia eta formakuntza osagarria baloratuko du, epai mahaiak.

  Kiroldegiko mantenu teknikari lanpostua ahalik eta eperik laburrenean bete asmo zuen udalak, eta okerrik ezean, egun gutxi barru jakingo da hautaketa prozesuan puntuaziorik altuena lortu duen laguna nor den.

 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!