Kale-garbiketako kosteen txostena aurkeztuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2018/05/10
Card image cap
2016ko urrian berreskuratu zuen udalak zerbitzuaren kudeaketa zuzena

  2017a da ondorioz, zerbitzua zuzenean ematen hasi zenetik bete den lehen urtea. Urte natural osoa gogoan hartuta zerbitzuaren koste txostena egitea eskatu zion gobernu taldeak udaleko kontu-hartzaileari eta horixe aurkeztuko die arratsaldeko bileran. Txostenak, pertsonal eta material gastuen balorazioa egin edo zerbitzua azpikontratatua zegoenean zuen kostuarekin konparatu ahal izateko balioko du, besteak beste.

  Ogasuna batzordearen eskutik Arantzazu Gaur Fundazioari urtero egin ohi zaion diru ekarpenaren transferentzia ere aztertuko da.

  Gazteen emantzipaziorako 2018ko lehen diru laguntza eskaerak ere arratsaldeko bileran ebatziko ditu udal gobernu taldeak. Ohiko diru laguntza bihurtu dira alokatutako etxean bizi diren gazteei zuzentzen zaiena. Baina eskaera urtero berritu behar da. Aurten jaso eta Tokiko Gobernu Batzarrera iritsi diren lehenengo bi eskaerak ikusiko dira arratsaldean.

  Olaburu eta Olalanen enpresak identifikatzeko euskarri berrian aurrekontua edota Olaburu zentroan lokala erabiltzeko eskaera eta kontratu amaiera bana ere aurkeztuko da gobernu taldearen aste honetako bileran. Lan zerrendan 22 gai jaso dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!