"Justizia penal sistemak: ikuspegi konparatua" mintegi berria hasi da Unibertsitate Zaharrean

2015/05/21
Nazioarteko 27 ikerlarik bat egin dute.

  Justizia penalari gaur egun eragiten dioten gai kritikoen inguruan zentratuko da mintegiaren eztabaida. Helburua, justizia kriminalaren sistema ezberdinen inguruko hausnarketa kolektibo sakon eta zabala egitea da.

  Lege soziologia institutuan, nazioarteko 27 adituk bat egin dute. Tartean, Alemania, A.E.B., Frantzia, Iran, Israel, italia, Frantzia nahiz Erresuma Batutik etorritakoak. Asko, unibertsitate irakasleak dira baina justizia profesionalak eta nazioarteko abokatuak ere badira. Horrek, azterketari ikuspegi orokor aberatsa emango dio.

  Mintegia, lau saio nagusitan biltzen da: justizia penalaren egungo erronkak; bitartekaritza, genero indarkeria eta korrupzioari aurre egiteko araudien garapena; sententzia gogorrenen azterketa konparatiboa eta justizia kriminalaren oinarri konstituzionalak.

Iturria: Oñati Irratia