Hasiera eman zaio Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorria egiteko beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko derrigorrezko desjabetze espedienteari.

2015/02/03
Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu da. Afektatutako lur sailen jabeei jakinarazpenak bidali zaizkie.

  800bat metroko luzera izango du Ugarkalde eta Olabarrieta auzoaren sarreraraino egokituko den bidegorri zatiak. Errepide nagusiaren ertzean  eraikiko da. Bidegorriak 3 metroko zabalera izango du eta errepidetik babesteko hesiak jarriko dira. Argiteria ere egokituko da. Lanek, ia 495 mila euroko aurrekontua dute.

  Bidea eraiki ahal izateko hainbat lursail pribatu okupatu beharko dira eta horiek eskuratzeko derrigorrezko desjabetze espedienteari hasiera eman zaio.

  Abenduko Osoko bilkuran aho batez onartu zen  proiektuaren arabera ukituko diren lur sailek guztira, 2919 metro karratu batzen dituzte. Era batera edo bestera afektatuko diren lursailak 30 dira.

  Desjabetzea aurre ikusten diren lur sailak konkretuki, 17 dira eta ia 1.500 metro karratu hartzen dituzte. Aldi baterako okupazio figura berriz, beste 13 lur saili aplikatzea aurre ikusten da, 1.434 metro karratu ukituz.

  Desjabetze espedientean jasota dauden lur sailetako jabeei, zuzenean jakinarazi zaie edo jakinarazten ari zaie Udala. Ostiralean sinatu ziren jakinarazpen oharrak eta egun hauetan banatzen ari dira. Behin jakinarazpena jasota, 15 eguneko epea izango dute akatsak zuzendu edo alegazioak aurkezteko. Idatziak, udal bulegoetan presentatu behar dira.

  Bide batez, Udalak, Bergarako Jabetza Erregistrora ziurtagiria eskatuko du desjabetze espediente honek ukitzen dituen finken jabari eta kargei buruzkoak argitzeko. Desjabetze espedienteari buruzko marjinako oharra jarri dezan ere eskatuko zaio Erregistroko arduradunari.

  Guzti honen berri ematen duen iragarkia gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!