Oñatiko udala

INOR EZ DA ILEGALA lemapean, Migratzaileen Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta ospatuko da asteazkenean

2019/12/16
Card image cap
Jolasak, elkarretaratzea eta solasaldia antolatu dira

  Caritasek, Elkarzabal elkarteak, Hotz-Oñati taldeak, ACESMA elkarteak, Auzoko taldeak eta Txipistin zerbitzuak bat egin dute Migratzaileen Nazioarteko Eguna gogora ekarri eta aldarrikapen nahiz ospakizun ekintzak antolatzeko. Etzi, abenduaren 18an, asteazkenarekin, etorriko da Migratzaileen Nazioarteko Eguna eta Oñatin, jolasean eta solasean ospatuko da. Hala, 17.30tan, haurrentzat munduko jolasak izango dira azoka gunean eta 19:15tan, solasaldia Kultur etxean, Kolonbia eta Oñati aurrez aurre jarrita. Tartean, 18:30tan, elkarretaratzea egingo da plazan Inor ez da ilegala lemapean. Amaieran, adierazpen idatzia irakurriko da.

  Besteak eta gu mugak gaindituz denon artean eraikitako Euskal Herria aldarrikatuko da elkarretaratzearen amaierako adierazpenean. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala oinarri hartuta, immigrazioaren fenomenoari gizatasun eta justiziaren ikuspegitik heltzea eskatuko da. Immigrazioarena errealitate estrukturala dela azpimarratuko da, alegia, joera puntual batetik haratago doana, eta ondorioz, etorkinen egoera erregulatzeko legedi mugatzaileak bertan behea uztea eskatuko da.
Udalei zuzenean integraziorako eta lanbide heziketarako planak izatea eskatuko zaie. Eta erakundeei, orokorrean, emakume migratzaileak bereziki babesteko neurriak hartzea. Emakumeek pairatzen dituzten eskubide urraketak zuzenki zaintzea, etxeko esparruko lan merkatuak kontrola eta arautzea eskatzen da adierazpen idatzian eta familiak berriz elkartzeko politikak erraztea ere eskatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!