Indarkeria matxistaren detekzio, arreta eta erantzun instituzionala hobetzeko protokoloak onartzea proposatuko da biharko Tokiko Gobernu Batzarrean

2019/02/13
Card image cap

  80 gaiko lan zerrenda osatu da biharko batzarrerako eta horietako lau, Berdintasuna departamentuari dagozkio. Indarkeria matxistaren detekzio, arreta eta erantzun instituzionala hobetzeko protokoloen onarpena da horietako bat, bestea, martxoaren 8ra begira antolatzen ari den programaren hedapenerako gastuak. Udalak, hainbat ekintza lotu ditu jada.  Martxoaren 1etik 26ra arteko egitaraua osatu du eta tartean, dokumental eta zine proiekzioak, antzerki emanaldiak eta emakume artisauen azoka izango dira. Oñatiko Sare Feminista ere martxoaren 8rako egitaraua zehazten ari da.

  Sozioekonomia  batzordearen eskutik, outlet azoka antolatzeko Txanda elkartearen eskaera eramango du gobernu taldearen bilerara. Azken txanpa izeneko azoka, otsailaren 22 eta 23an egingo du herriko dendarien elkarteak. 

   Larraña, Santxolopeztagi, Garibai eta Torreauzon dauden baserriei dagozkien seinaleak jartzeko aurrekontu proposamena edota Olabarrieta, Larraña eta Murgia auzoetatik jaso diren eskaerak ere aztergai izango dira bihar.

  Eta Partaidetza batzordearen eskutik berriz, Eltziako hainbat espazio ekipatzea edota mantentze eta garbiketa kontratuak proposatuko dira, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!